olinpiar jokoak

2016ko Olinpiar Jokoen ondoren borroka jokoetatik kanpo uztea proposatu dute

Nazioarteko Olinpiar Batzordeko zuzendariak goizean eman du berria. Maiatzean batzordeko kideek egingo duten bileran jakingo da behin betiko erabakia. Maider Unda gasteiztarra kirol horretan aritzen da —iaz brontzea irabazi zuen Londresen—.

2013ko otsailaren 12a
17:21
Entzun

Harriduraz hartu dute albistea, ez baitzen espero borroka lehiaketatik at geratzea. Olinpiar Jokoetan oro har 25 kirol izaten dira.

Euskal Herritik aurreko jokoetan Maider Unda (Gasteiz, 1977)  aritu zen lehian Londresen, eta borroka libreko 72 kiloz azpiko brontzea irabazi zuen. Pekingo Olinpiar Jokoetan diploma lortu zuen. 

2016an Rio de Janeiron (Brasil) egingo dira jokoak, eta han parte hartzeko asmoa du Undak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.