KENENISA BEKELEK BERLINGO MARATOIAN EGINDAKO MARKA
Kenenisa Bekelek marka onenetan bigarrena eginda irabazi zuen atzo Berlingo maratoia. Etiopiarrak 2.03.03ko denbora lortu zuen, Dennis Kimetto kenyarrak toki berean 2014an lortutakoa baino sei segundo okerragoa (2.02.57). Emakumezkoetan, Aberu Kebede haren herrikidea nagusitu zen (2.20.45). Martin Fiz gasteiztarra, berriz, 50 urtetik gorakoetan irabazi zuen (2.26.32), aurretik New Yorken, Tokion eta Bostonen egin bezala.
2.03.03
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu