areto futbola

2099ra arte ezin jokatu, zigorragatik

Bi talderekin lizentziak edukitzea egotzita 91 urteko zigorra jarri dio Frantziako Federazioak jokalari bati.

2010eko urriaren 5a
13:22
Entzun
Ali Bedredine areto futboleko jokalariak ezingo du 2099ra arte jokatu, bi talderekin bi lizentzia edukitzea egotzita zigor hori jaso duelako. Frantziako Federazioak zigortu du. "120 urte izan arte ezingo naiz aritu, eta hori akats handia da", esan du Bedredinek. Talde haietako bat Frantziako Federaziokoa da, bestea Kluben Elkargo Nazionalekoa (UNCF), eta jokalariak dio hori eragozten duen legerik ez dagoela.

Haren ustez, gehiegikeria da zigorra, eta konparazio bat jarri du: "Youssouf Hadji Nancyko jokalariak epailea jo zuen, sei hilabeteko zigorra jarri zioten eta, helegiteen ondorioz, hiru partidara jaitsi zuten. Niri, berriz, bi talderekin bi ligetan jokatzeagatik 91 urteko zigorra ipini didate".

Bedredinek Frantziako Federazioari berriro jokatzen uzteko esanez gutuna bidali berri dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.