21
•Clevelandek jarraian galdu duen partida kopurua. Ez da NBAko historiako txarrena, baina bidean doa. Sekulako kolpea hartu zuen LeBron Jamesek taldea utzi ostean, eta Anderson Varejaoren lesio larriak min handia egin dio. Iparrorratza galdu du, eta taldea berreraikitzeko jarduna zail ikusten da. LeBron James, berriz, poz-pozik dago Miamiko eguzki goxoaren epelean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu