Futbola

3-2 galdu du Athleticek UEFAko lehen partida

Athleticek ez du batere ondo hasi UEFA Kopako ibilbidea: 3-2 galdu du Turkiako Trabszonspor taldearen aurka joaneko partida. Bigarren zatian indartsu ibili da Athletic, hain justu, Gurpegik eta Del Hornok atal horretan sartu dituzte golak, baina ez da nahikoa izan turkiarrei irabazteko.

2004ko irailaren 16a
21:09
Entzun
25. minutuan iritsi da lehen gola: Athleticeko Javi Gonzalezek bere atean sartu du baloia. Handik bi minutu eskasen buruan sartu du bigarrena Trabzonsporeko Yilmazek.

Hirugarren gola ere Turkiako taldearen eskutik heldu da. Dena den, amaieraraino partida irabazten saiatu dira lehoiak, eta bata bestearen ondotik iritsi dira Gurpegiren eta Del Hornoren golak. Tamalez, ordea, ez da nahikoa izan partida irabazteko.

Beraz, sei urtez Europan jokatu gabe egon ondoren, estreinaldi eskasa egin dute lehoiek UEFA Kopan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.