saskibaloia

301 puntu NBAko izarren arteko partidan

Mendebaldeko konferentziak 152-149 irabazi dio Ekialdekoari. Kevin Duranti eman diote jokalari onenaren saria.

2012ko otsailaren 27a
11:23
Entzun

Puntuazio aldetik behintzat, ikuskizuna eman dute bart NBAko izarren arteko urteroko partidan, bi konferentzietako taldeek 301 puntu sartu dituztelako. Mendebaldekoa gailendu da; 152-149 irabazi dio Ekialdekoari, Orlandon (AEB).

Kevin Durant Oklahomako hegal-pibotari eman diote jokalari onenaren saria; 36 puntu, zazpi errebote eta hiru asistentziako marka egin du.

Kobe Bryant Lakerseko hegalekoak beste marka bat jarri du: gaur 27 puntu sartuta, izarren arteko partiden historian bera da puntu gehien sartu dituela (271). Michael Jordanek zeukan lehen errekorra: 262.

Ekialdea 149 (28+41+43+37): Anthony (19), Bosh (7), Williams (20), Wade (24), Iguodala (12); Pierce (3), James (36), Deng, Howard (9), Hibbert (3), Rondo (2), Rose (14).

Mendebaldea 152 (39+49+36+28): Paul (8), Nowitzki (7), Parker (6), Bryant (27), Nash; Aldridge (4), Bynum, Marc Gasol (4), Westbrook (21), Durant (36), Griffin (22), Love (17).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.