Herri Kirolak

308 kiloko marka, gaindituta

Sasoi betean dagoela erakutsi du Leitzan Inaxio Perurenak.

Inaxio Perurena 308 kiloko harria jasotzen. JON URBE / ARGAZKI PRESS
2016ko apirilaren 23a
14:00
Entzun

Joan den otsailean 305 kiloko harria jaso ostean, 308 kiloan jarria zuen langa gainditu egin du Inaxio Perurena leitzarrak. Erraz gainditu ere. Nahikoa izan du ahalegin bakarra harritzarra altxatzeko.

Aurretik ere egina zuen ahalegina etxean, baina ez da gauza bera plazan egitea. Hala ere, sasoi betean dagoela erakutsi du Iñaki Perurenaren semeak. Izan ere, aitak baino urtebete lehenago gainditu du 308 kiloko marka.

Orain, hurrena, erakustaldien txanda izango da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.