INDARKERIA FUTBOLEAN

34 lagun atxilotu dituzte Deportivoko zalearen hilketarekin lotuta

Azaroaren 30ean hil zuten, Atletico Madril eta Coruñako Deportivoko zaleen artean izandako borroka batean.

Romeroren aldeko lore sortak Coruñan. CABALAR / EFE
2014ko abenduaren 16a
16:07
Entzun

Espainiako Poliziak aipatuz Efe agentziak zabaldu duenez, Neptuno deitu diote operazioari, eta 32 lagun atxilotu dituzte azaroaren 30eko gertakarien harira, Madrilen eta inguruko probintzietan. Horien artean leudeke Francisco Jose Romero Deportivoko zalea hil zutenak.

Frente Atletico eta Riazor Blues talde ultretako 200 bat lagun nahastu ziren liskarretan. Romero Manzanares ibaira bota zuten, eta larrialdi zerbitzuek ospitalera eraman zuten, oso larri. Hipotermia eta bihotzekoa izan zituen, eta ospitalean hil zen -43 urte zituen-. Gutxienez beste 12 lagun zauritu ziren.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.