40 urteko atzelariak buruz buru elkarren aurka
PALA. Bi atzelari beteranok elkarren aurka jokatuko dute gaur Club Deportivon (17:00), buruz buruko munduko txapelketako lehen kanporaketan. Iñaki Garmak Julen Beldarrainekin neurtuko ditu indarrak. Biek 40 urte dituzte, eta ondo baino hobeto ezagutzen dute elkar, eta sakearen errestoak berebiziko garrantzia izango du. Irabazleak beste beterano bat izango du hurrengo aurkari: Luis Ziskar, 39 urtekoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu