Ez du ondo hasi final-laurdenetako lasterketa Sergio Fernandez barañaindarrak. Lehen kaletik aritu da korrika, baina azken ehun metroetan azken postutik aurrera egin du, hiru aurkari aurreratuz, eta bosgarren iritsi da helmugara. Lehen hirurek zuzenean lortu dute finalerdietarako sailkatzea, eta Fernandezek egindako denborari esker lortu du.
Zuzenean sailkatu ez direnen artean azkarrenetan laugarrena izan da barañaindarra (sei sailkatu dira). 49.31ko denbora egin du. Fernandezek mugarria ezarri zuen uztailean Euskal Herriko atletismoaren historian. Barañaingo atleta Europako txapeldunorde izan zen 400 metroko hesiduneko finalean, 49,06eko marka eginda.
Finalerdiak gaur goizaldean jokatuko dira, 02:30ean.