4.200 kirolarik hartuko dute parte, Pekinen baino 200ek gehiagok

2012ko abuztuaren 29a
00:00
Entzun
Londreskoak inoizko Paralinpiar Joko handienak izango dira, inoizko parte-hartzaile kopuru handienarekin: 4.200, Pekinen baino 200 gehiago. Gaur gauean irekiera ekitaldia izango da, Stratforden, eta irailaren 9ra arte iraungo dute. 164 herrialdetako atletak elkartuko dira, eta 20 kiroletako 503 proba jokatuko dira. Maila asko daude kirol bakoitzean, urritasunaren arabera. Oro har, hiru multzo handi daude: urritasun fisikoak, buruko urritasunak eta ikusmen arazoak dituztenenak.

Azpiegitura Olinpiar Jokoetakoa izango da, baina kirol eremuan gehiago zentralizatuta. Esaterako, tenisa ez da Wimbledonen jokatuko, Stratfordeko hockey estadioan baizik. Sarrerei dagokienez, eta antolatzaileek emaniko datu ofizialen arabera, bi milioi salduak dituzte, guztien %81.Boluntario armada moreak ere berean iraungo du: guztira, 70.000 inguru.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.