Irudia. Donostia
54 METROKO JAURTIKETA APARTA
Lehen taldera jauzia, debuta, hamaikakoan tokia eta lehen gola. Oso bizkor ari da igotzen Iñigo Martinez, Realeko atzelaria. Igandean jokatu zuen lehenengoz Athleticen aurka, eta gol ikusgarria sartu zuen —irudian, Realeko jokalariak, ospatzen—. Gorka Iraizoz atezaina aurreratuta zegoela ikusi, eta, bi aldiz pentsatu gabe, bere zelaitik bertatik jaurti zuen baloia. 54 metro denera. Modu sinesgaitz horretan lortu zuen Realak berdintzea, nahiz eta berehala jaso zuen 1-2koa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu