Goizeko 09:00etan abiatu da Gasteizen ESAITek antolatutako Espainiako Vueltaren aurkako bizikleta martxa. Datorren ostiralean iritsiko da Espainiako Vuelta Euskal Herrira, eta Txirrindularitza bai, inposekatarik ez; Euskal Herria nazioa lelopean horren aurkako protestan 60 txirrindulari ari dira parte hartzen. "Jendea sartu eta atera egiten da, baina 60 txirrindulari inguru gaude bai", adierazi dio BERRIA.INFOri Martxel Toledo ESAITeko koordinatzaileak goizean.
Eguraldi "benetan txarra" izan dute goiz guztian zehar, eta Kanpazarrera igotzen laino handia izan dutela ere esan du Toledok. Hala ere, herritarren harrera nabarmendu du. Gasteizen Bilduko bi zinegotzik parte hartu dute eta martxaren lekukoa eraman dute lehen kilometroetan. Arrasateko alkateak ere eraman du lekukoa".
Eguraldia dela eta, atzerapen apur batekin iritsiko da arratsaldean bizikleta martxa Bilbora. Bolueta auzotik sartuko da, eta antolatzaileek 19:30ak inguruan sartuko direla aurreikusten dute.