600 kilokoen txapelketa bihar erabakiko da
SOKATIRA. Euskadiko lur gaineko 600 kilokoen txapelketa bihar erabakiko da, Erandion (17:00). San Kristobal auzoan hirugarren eta azken saioa jokatuko da, eta bi dira txapela lortzeko hautagaiak: Goiherri A eta Gaztedi, 11na punturekin. Hirugarren sailkatua Mutriku da 8 punturekin, eta ia ezinezko du txapelerako lehian sartzea. Bihar zortzi 560 kilokoa hasiko da, Laukizen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu