600 sarrera saldu dira dagoeneko, eta Bizkaia erdia betetzea espero da

2012ko apirilaren 12a
00:00
Entzun
Bizkaia pilotalekuko harmailen erdiak beteko dira biharko partidan (22:15), hala uste dute Aspen. «Giro ona» espero dute, baina «betekadarik» ez, eta atzo arratsalderako 600 sarrera inguru salduta zituzten. Dena den, leihatila salmentak onak izango direla uste dute. Biharko partida ostiral gauez Bizkaia pilotalekuan jokatuko den aurrenekoa izango da, eta jendearen erantzunak ikusmin handia sortu du. Logikoena partida igandean jokatzea zen, baina pilotalekuko arduradunek ez zuten nahi Athleticen partidarekin bat egiterik. Oinarri horrekin, ETBri zegokion eguna zehaztea, telebista kate publikoari dagokiolako ematea, eta ostiral gaueko emanaldian kokatu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.