640 kiloko txapela, Goiherrirentzat
SOKATIRA. Goiherrik jantzi zuen larunbatean txapela Lur Gaineko Sokatirako Euskadiko Txapelketako 640 kiloko mailan. Erandioko (Bizkaia) taldea erraz nagusitu zen, tiraldi guztiak irabazita. Mutriku sailkatu zen bigarren, Gaztedi A hirugarren, Goiherri B laugarren eta Gaztedi B bosgarren. Bost talde horiek ariko dira asteburu honetatik aurrera 600 kilokoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu