Ander Elosegi piraguistak ezin izan du dominaren arantza kendu RIoko Olinpiar Jokoetan. Irundarra bigarren denbora onena eginda sailkatu da finalera, baina bertan egindako akatsek baldintzatu dute haren denbora. Zortzigarren postuan amaitu du proba.
Pekinen eta Londresen palada gutxira gelditu zen dominatik: bietan bukatu zuen 4. postuan. Riora konfiantzaz iritsi dela kontatu dio Imanol Magro Eizmendi berriemaileari. “Finalera sailkatuz gero, arriskatu egingo naiz”.
Maialen Chourraut Lasarteko piraguista ere finalerdietan lehiatuko da, atzo espero baino zailtasun handiagoz gainditu ostean atariko proba. Haren hitzak jaso ditu '6. uztaia' web programak. Horrez gain, Igor Genua errugbi jokalariari Rio de Janeirora joan aurretik egindako elkarrizketa egongo da ikusgai. Baita Danel Agirreren bidaiaren atala ere.