Abel Barriola irribarretsu irten zen atzo Logroñoko (Espainia) Adarraga pilotalekutik. Ezkerreko eskumuturreko lotailuetan eginiko ebakuntzaren erruz bost hilabetez jokatu gabe egon ondoren —jokatzen utzi ez zioten binakako finalaz geroztik—, itxura ona emanda irabazi zuen itzulerako partidan (22-9). Gonzalezek, bere kideak, erakustaldia eman zuen aurrean, eta Olaizola I.a eta Apraiz baino gehiago izan ziren. Leitzarrak partida ona jokatu zuen, pilota bakar bat ere galdu gabe eta ezkerrarekin ondo astinduz. Inongo oinazerik gabe bukatu zuen ia 500 pilotakadako partida, eta eskumuturrak ondo eutsi zion lehen proba serioari. Hurrengoa larunbatean izango da, Logroñon bertan.
Bestalde, Mikel Urrutikoetxeak bost zentimetroko zuntz haustura du ezker hankako izterrean, eta haren parte hartzea kolokan dago lau t'erdikorako. Enpresen asmoa urriko lehen asteburuan hastea da eta Zaratamokoa bigarren fasean sartuko litzateke.
Abel Barriolak itxura ona emanda irabazi du itzulerako partidan (22-9)
Bost hilabetez jokatu gabe egon ondoren, ez du galdu pilota bakar bat ere, eta arazorik gabe erabili du ezkerra
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu