Abel Barriolak atzo egin zuen final-aurreko lehen pilotaleku entrenamendua, Donostiako Atanon. Arratsaldez jardun zuen, eta saio gogorra egin zuen, ia ordu eta erdikoa. Aritz Lasak egin zituen sparring lanak, leitzarrak azaldu zuenez, Irujoren antzeko jokoa egiten duelako. Urretxuko aurrelaria eskuina da, garaia eta airez sartzen da, eta bera izan daiteke Aspen Irujoren antza gehien duen pilotaria. Biek leher eginda bukatu zuten entrenamendua. Partidak jokatu zituzten, eta Barriolak albotarako desplazamenduak landu zituen. Bestalde, leitzarra gustura gelditu zen pilotalekuaren egoerarekin.
Barriolaren entrenamenduaren ondoren, enpresako gazteen txanda iritsi zen, eta Jose Javier Zabaletak, Arruti, Olazabal eta Ongairekin jardun zuen. Etxarrengo atzelariak pilotakada on asko jo zituen, eskuin bikaina du. Bere debutak ikusmina sortu du.
Abel Barriolak ordu eta erdiko entrenamendu gogorra egin du Aritz Lasarekin
Urretxuarraren jokoak Irujorenaren antza duelako aukeratu du lan saiorako, eta biek leher eginda bukatu dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu