Abel Barriolari ebakuntza egingo diote eskumuturreko lotailuetan

Lau hilabete inguru egin beharko ditu jokatu gabe, eta ezingo du parte hartu buruz buruko txapelketan

Imanol Magro Eizmendi.
Donostia
2011ko apirilaren 16a
00:00
Entzun
Abel Barriola leitzarrari ebakuntza egingo diote ezkerreko eskumuturrean. Eskafoideseko lotailuak hautsita dauzka, eta ebakuntza egingo diote horiek lotzeko. Sendatzeko denbora luzea izango da, lau hilabete ingurukoa, eta, ondorioz, buruz buruko txapelketa eta ia uda osoa galduko ditu. Barriolak bere ibilbidean hiru lesio larri izan ditu honekin; aurretik 2006an eskuko zainetako ebakuntza egin zioten eta duela bi urte belauneko lotailu haustura izan zuen.

Barriola duela bi aste egon zen Bartzelonan, medikuarenean. Eskumuturraren inguruko hainbat iritzi bildu ondoren, tratamendu kontserbadorea baztertu eta ebakuntza aukeratu du. Aste batzuk dira oinazearekin jokatzen ari zela, baina binakakoa bukatu arte ez zuen erabakirik hartu nahi. Finaletik kanpo geldituta, baina, lehenago hartu du.

Urrutikoetxea, Haron

Buruz buruko txapelketa heldu den asteburuan hasiko da, eta apurka lehen partidak non eta noiz jokatuko diren argitzen ari da. David Merinok bihar zortzi jokatuko du, Ezkarain, eta bezperan beste partida bat jokatuko da Errioxan, Haron hain zuzen. Bertan Mikel Urrutikoetxea ariko da. 2. mailakoa ere hasiko da. Haroko jaialdian, Jorge Ricok jokatuko du, eta ostiralean, Zornotzan, Iñaki Izak ekingo dio bideari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.