Abelardok ia urtebete zeraman langabezian, aurreko sasoiko hemezortzigarren jardunaldia jokatuta, Sporting Gijonek kargutik kendu zuenetik. 103 aldiz zuzendu zuen Espainiako taldea, 56 aldiz Lehen Mailan eta 47 aldiz Bigarren Mailan: 37 bider irabazi zuen Sportingek, 33 bider berdindu eta 33 bider galdu. Abelardok denboraldi batez jokatu zuen Alavesen, 2002-03koan. Sasoi hori amaitutakoan hartu zuen erretiroa.
"Oso pozik nago Alavesekin fitxatzeagatik. Talde honetako jokalaria izan naiz, eta horregatik ere harreman berezia dut klubarekin; asko maite dut. Erronka zaila dugu, baina uste dut lortuko dugula", esan du Abelardok, Alavesekin kontratua sinatu berritan.