pilota

Abenduaren 11ra atzeratu dute Irujo-Olaizola II.a finala

Aimar Olaizolaren egoera fisikoak eragin du lau t'erdiko txapelketako finalaren atzerapena. 

2011ko azaroaren 30a
12:06
Entzun

Berriro atzeratu dute Lehen Mailako lau t'erdiko txapelketako finala. Lehengo igandean ziren jokatzekoak Juan Martinez de Irujo eta Aimar Olaizola Olaizola II.a, baina honen egoera fisikoagatik abenduaren 4ra atzeratu zuten. Olaizola II.a atzo berriz ere probatu egin zen, Bilboko Bizkaia frontoian —pilotariak ez zuen deus esan gero—, eta, Asegarce eta Aspe gauean finala atzeratu edo ez aztertzen hasi ziren. Gaur goizean jakin da: atzerapena berriro. Abenduaren 11n jokatuko dute, igandearekin.

Dena dela, Bizkaiko Foru Aldundiak eman du albistea jendaurrean. Asegarcek eta Aspek diote oharra idazten ari direla. 

Olaizola II.a Oinatz Bengoetxearekin entrenatu zen atzo goizean. Esana zuen azken entrenamendua izango zela eta han sentitzen zuenaren arabera erabakiko zuela hurrengo egunetan zer egin. Pilotariak, baina, ez zuen adierazpenik egin. Ez zuen bere sasoia eta minari buruz hitz egin, ezta Asegarceko prentsa zerbitzuarekin ere. 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.