ABF ligako hiru euskal taldeek gaur jokatuko dute
ESKUBALOIA. ABF ligako 21. jardunaldia jokatuko da gaur. Itxako sailkapeneko lehena Mar Sagunt hirugarrenaren etxean ariko da (19:00). Bera Bera, bestalde, Castroren aurka ariko da. Sailkapeneko azken-aurreko postuan daude kantabriarrak. Kukullaga, azkenik, Alcobendas laugarrenaren aurka ariko da, haren etxean (18:00). Partida zaila izan arren, irabazi beharrean dira bizkaitarrak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu