Neguko Olinpiar Jokoak

Abian da Sotxiko inaugurazio ekitaldia

3.000 pertsonatik gora parte hartzen ari dira, eta Sobietar kiroleko bi mitok piztuko dute suzia. Hiru euskal herritarrek egin dute honezkero desfilea: Imanol Rojok, Paul de la Cuestak eta Lucas Egibarrek.

Fisht Olinpiar estadioaren panoramika, desfilearen hasieran. ANATOLY MALTSEV
Imanol Magro Eizmendi.
2014ko otsailaren 7a
22:30
Entzun

Sotxiko Neguko Olinpiar Jokoetako inaugurazio ekitaldia abian da. Errusiako Gobernuak festa ikusgarria aurreratu zuen eta hala izaten ari da. Ohiko denez, nazio antolatzailearen historiaren errepaso bat egiten ari dira. Guztira 3.000 dantzarik parte hartuko dute eta oraindik ezezaguna da zeintzuk piztuko duten suzia, bi pertsona izango baitira, "Sobietar kiroleko bi mito".

Parte hartzaileek honezkero egin dute desfilea, tartean hiru euskal parte hartzaileak: Imanol Roko eta Paul de La Cuesta eskiatzaileak eta Lucas Egibar snowboarderra.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.