Saskibaloia

ACBk bizkarra eman dio Bilbo Basketi

Ligak taldea kanporatzearen erabakia berretsi du asanblada orokorrean

Bilbao Basketeko jokalariak, iazko partidan batean. MONIKA DEL VALLE, ARGAZKI PRESS
Imanol Magro Eizmendi.
2014ko uztailaren 18a
15:56
Entzun

Bilbo Basketek ez du ACB Ligan jokatuko du heldu den denboraldian. Azken orduko mirari edo erabaki aldaketarik ezean, ez da eliteko saskibaloirik egongo Bilbon. Azken hitza ACB Ligak zuen, eta kaleratzearen erabakia berretsi du Bilbon eginiko asanblada orokorrean.  Xabier Jon Davalillo Bilbo Basketeko presidenteak berak baieztatu du. Taldeak epe bat eskatu dio betetzeke zituen gutxieneko baldintzak lortzeko, baina ukatu egin dizkiote. Erabaki honekin, eta taldeak dituen zorrekin (6 milioi euro), litekeena Bilbo Basket desagertzea.  

Zergatik ez diote ACBn jarraitzen utzi?
Bi arrazoi.
1. Ez dituelako itzuli jokalariek soldata funtsetik harturiko 236.000 euroak. Soldata funtsa ligaren ‘erresistentzia kutxa’ da, eta bere taldeak lau hilabeteko soldata baino gehiago zor dizkienean jo dezakete funts horretara.
2. Langileekin dituen zorrak soldaten %15a baino handiagoa delako.  

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.