Bruesa Donostiako taldeak Espainiako ACB Ligan jarraituko du datorren deboraldian, salbazioa lortu baitu, nahiz eta oraindik Liga ez den amaitu.
Atzo Menorcaren etxean aritu zen, 77-76 galdu zuen baina jardunaldian izandako beste emaitzak aldeko izan zituen, eta ez da jaitsiko. Orain arte hamar partida irabazi egin ditu eta hogei galdu, eta hamahirugarren dago (hamazazpi talde daude ACBn eta bi jaitsiko dira).
Duela bi urte ere aritu zen ACBn, baina jaitsi egin zen. Iaz igo zen atzera. Kluba sendotzeko pauso garrantzitsua eman du, beraz, orain.
ACBko beste bi taldeei dagokionez, Tau Baskonia Gasteizko ekipoak atzo galdu egin zuen Fuelabradaren etxean (103-90), baina denboraldi erregularreko lehen postua ziurtatua zeukan jadanik. Iurbentia Bilbao Basketek 69-70 irabazi zion CAI Zaragozari (Javier Salgadok azkeneko segundoan sartutako hirukoari esker) eta hamargarren dago, kanporaketa jokatzeko postuetatik garaipen batera.
Saskibaloia
ACBko salbazioa lortu du Bruesak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu