Adam Yatesek (Orica) irabazi du Donostiako Klasikoa. Ezustean irabazi ere, bere burua ere ustekabean harrapatu baitu. Helmugan sartu denean, ez zekien lasterketako burua zela, eta ez du garaipena ospatu. Iritsi denean esan diote bera zela irabazlea, eta orduan ospatu du. Haren atzetik maila handiko taldetxo bat helmugaratu da, 15 segundora. Phillippe Gilbert (BMC) izan da bigarren, Alejandro Valverde hirugarren (Movistar), Dani Moreno laugarren eta Purito Rodriguez (Katuxa) bosgarren.
Txirrindularitza
Adam Yatesek irabazi du Donostiako Klasikoa, ezustean
Ez du garaipena ospatu, helmugan sartu denean ez zekielako bera zela lasterketako burua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu