Ademarren aurka jokatuko du gaur Anaitasunak
ESKUBALOIA. Liga hasiera gogorra egokitu zaio Anaitasunari, eta ia ezinezkoa den erronka dauka gaur ere. Bartzelonaren pistan jokatu zuen ligako lehen partida, asteartean (26-19), eta Ademar Leonen aurka ariko da gaur, etxean (12:00). 1.700 bazkideren langa pasatuta, babes handia izango dute gaur nafarrek. Espainiarrek 30-26 irabazi zioten Guadalajarari lehen jardunaldian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu