•
•1. Lehenik eta behin, txalotu egin nahi dugu Euskadiko Futbol Federazioko ordezkariekin inolako akordiorik izenpetu ez badute ere, Euskal Selekzioarekin partida jokatzeko futbolariek hartu duten erabakia. Erabaki zuzena eta ausarta izan da, goraipatzeko modukoa.
•2. Lortu nahi dugun Ofizialtasuna erdiesteko, inplikatutako eragile guztiei futbolariek luzatutako deiaren aurrean alde dugun jarrera esanbidez erakutsi nahi dugu. Hortaz, gure laguntza apala eta babesa eskaini nahi dugu. Izan ere, uste dugu Euskal Selekzioen Ofizialtasuna eskuratzeko lanean ez dela inor soberan.
•3. Euskal Selekzioen Ofizialtasunaren aldarrikapena erabat legitimoa da, eta bere gauzatzea euskal hiritarren gehiengoaren nahia ere bada. Hala ere, badakigu ez dela lan erraza izango. Hortaz, guztion ekarpena ondo etorria izan behar da.
Adierazpena
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu