Ados klubaren San Fermin torneoa larunbatetik aurrera

2023ko ekainaren 7a
00:00
Entzun
PILOTA. Ados klubak San Fermin torneoa antolatu zuen iaz lehen aldiz. Arrakastatsua izan zen, eta, hori kontuan hartuta, bigarrenez egingo du. Larunbatean hasiko da, Irunberrin (Nafarroa), eta uztailaren 5ean jokatuko dute finala, Iruñeko Labrit pilotalekuan.

Iaz bezala, sei bikote ariko dira; ordukoaren aldean, ordea, bi multzotan banatuta egongo dira, eta hiru jardunaldiko ligaxka jokatuko dute: A multzoan, Aldaregia-Ruiz de Larramendi, Ruiz de Infante-Mendiburu eta Arrieta-Mujika bikoteak ariko dira; B multzoan, Etxekolonea-Agirre, Barrokal-Orbegozo eta Iturriaga-Etxebeste bikoteak. Multzo bakoitzeko lehen sailkatuek finala jokatuko dute.

Irunberrin, Tiebasen (ekainak 18), Ubiden (ekainak 25), Erratzun (ekainak 30), Arroitzen (uztailak 1), Eulaten (uztailak 2) eta Iruñean izango dira partidak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.