Adrian Crowleyk hiru asterako hartu du min
ESKUBALOIA. Adrian Crowleyk ezingo ditu jokatu San Antonioren hurrengo hiru partidak. Hegalekoak zuntz-haustura izan du eskuin izterreko atzealdean, eta hiru aste beharko ditu osatzeko. Anaitasunan, berriz, Maxi Canciok hartu du min. Belaunean kolpea hartu du, eta hantura gutxitu arte ezingo da zehaztu lesioaren larritasuna.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu