Zazpi partida zeramatzan Athleticek irabazi gabe, eta bolada txarra eten du Valentzian, Levanterekin jokatutako lehian. Tristea eta aparteko jokorik gabea izan da lehen zatia. Bi taldeek izan dituzten aukera bakanak kontrakoaren akatsek eragindakoak izan dira, eta hasi bezala amaitu da lehen zatia.
Bigarren zatian, ordea, beste itxura bat hartu du lehiak. Hasi eta berehala, ia gola egin du Susaetak zuri-gorrientzat, eta 49. minuturako heldu da bizkaitarren gola, Adurizen bidez. Penalti puntuan baloia kontrolatu, buelta eman eta ezker zangoarekin jaurtita sareratu du baloia donostiarrak. Tarteka lanak izan ditu Athleticek hiru puntuei eusteko, baina partida amaitzear zela Adurizek berak egindako beste gol batek erabakita utzi du partida.
23 puntu ditu orain Athleticek, eta 11. postuan da.