Munduko kopa azken aldiz irabazi zutenetik hamasei urtera, finala jokatzeko aukera izango dute AEBek datorren igandean, Alemaniari 2-0 irabazi ostean.
Silvia Neiden taldea faborito zen arren, ezin izan zien estatubauarrei aurre egin. Carli Lloydek eta Kelley O´Harak sartu zituzten AEBen garaipena ekarri zuten golak.
Bigarren finalerdia gaur erabakiko da Japonia eta Ingalaterraren artean.