Bayern Municheko aurrelari Mana Iwabuchik 15 minutu aski izan zituen Japoniaren alde partida erabakitzeko; partidaren azken minutuetan lortu zuen partidako gol bakarra sartzea, eta Australiako ordezkariak ez ziren emaitza iraultzeko gai izan.
Japoniak Ingalaterra izango du aurkari, finalerako lehian. Hark 2-1 garaitu zuen Kanada, Jodie Taylor eta Lucy Bronzek lehen ordu laurdenean sartutako golei esker. Lehen aldia da Ingalaterra munduko kopako finalerdietara heltzen dela.
Finalerako beste aurkaria AEBen eta Alemaniaren arteko partidan erabakiko da.