TENISA

AEBetako Irekia, abian

Agassi, Federer, Hewitt eta Roddick dira hautagaiak mutiletan, eta Clijsters eta Hennin nesketan

EFE - NEW YORK
2003ko abuztuaren 26a
00:00
Entzun
Bart gauean hasi zen AEBetako Irekia, teniseko egutegiko azken torneo handia. Samprasek iaz lortutako txapela jantzi nahi duten hautagai asko daude mutilen mailan. Nesken kategorian, ordea, hautagai zerrenda murritzagoa da.

Denboraldiari begiratu bat emanda, beste hiru Grand Slam-ak irabazi dituzten tenislariak dira hautagai sendoenak: Andre Agassi estatubatuarra (Australiako Irekia), Juan Carlos Ferrero espainiarra (Roland Garros) eta Roger Federer suitzarra. (Wimbledon). Hiruko horretatik aukera gehiago dute Agassik eta Federerrek, belar gainean jokatuko baita txapelketa. Jakina da Ferrero askoz hobea dela lur gainean, belarrean baino.

Lleyton Hewitt australiarrak eta Andy Roddick estatubatuarrak ere hautagai serioak dira. Sasoiz indartsu iritsi dira biak torneora. Hewittek Torontoko (Kanada) txapelketa irabazi berri du, eta Roddickek Cincinattikoa (AEB).

Emakumezkoen kategorian, Williams ahizpak ez dute parte hartuko, osasun arazoak direla eta. Kim Clijsters eta Justine Henin-Hardenne poztu dira hutsune horrekin, orain Belgikako bikotea baita torneoa irabazteko hautagaia. Partiden egitarauan finalean bakarrik joka dezakete elkarren aurka, eta horrek asko leunduko die bidea garaipena lortzeko. Jennifer Capriati eta Lindsay Davenport estatubatuarrak izango dira bi belgikarren kontrario indartsuenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.