txirrindularitza

AEBetako kirol webgune ezagun batek Astarlozaren auzian "zentzugabeko" zerbait nabari du

Webgunean azaltzen denez, egun txirrindularitza profesionalean EPOa erabiltzen duenak, norbera suntsitzeko nahia du, eta "Astarlozak ez ditu jarrera horiek azaldu inoiz".

2009ko abuztuaren 18a
16:57
Entzun
Mikel Astarloza Euskaltel-Euskadiko txirrindulariaren auzia Ameriketako Estatu Batuetara (AEB) ere iritsi da. Izan ere, Dayly Peloton hango kirol webgune ezagun batek "zentzugabeko" zerbait nabari du. Astarlozaren errugabetasunean konfidantza du, eta hori frogatzeko arrazoiak azaldu ditu. Astarlozari Nazioarteko Txirrindularitzaren Batasunak (UCI) EPOarekin positibo eman zuela jakinarazi zion uztailaren amaieran. Kontranalisia eskatu zuen eta orain emaitzaren zain dago.

Dayly Peloton web orriak Astarlozaren kasua Iñigo Landaluze txirrindulariarenarekin alderatu du, eta bien artean "ezberdintasun argiak" daudela ondorioztatu. "Landaluzek EPOarekin positibo eman zuela jakin zenean, txirrindulariak onartu egin zuen bere akatsa, ez zuen kontranalisirik eskatu eta txirrindularitza utzi zuen. Astarlozaren kasuan, berriz, UCIk positiboa emateagatik zigortu zuenean, Euskaltel-Euskadik babesa azaldu zion, eta bere errugabetasuna defendatu zuen, kontrakoa frogatzen ez zen bitartean".

"Astarloza [Euskaltel-Euskadi] taldeko pentsalarietako bat da. Kazetari gisara izen ona hartzen ari da. Euskararen alde egiten du. Frantziako Tourreko garaipena oso atsegina izan zen berarentzat, etorkizuna aurretik duen txirrindularitzako profesional bezala. Astarlozak dopaje kasu honekin gainerako txirrindulariak baino galtzeko gehiago du. Izan ere, [Euskaltel-Euskadi] taldekoa izateaz oso harro dago, herrialdearen izena elastikoan idatzia daramalako".

Gainera, "2009ko ekainean txirrindularitza profesionalean EPOa erabiltzen duenak, burugabea izan beharko luke, norbera suntsitzeko nahia, Astarlozak ez ditu jarrera horiek azaldu inoiz", nabarmendu dute web orrian.

Galdera bat bota du airera Christopher Fauske artikuluaren idazleak: "Txirrindulari batek hainbesteko babesa jaso duen egoeraren bat izenda al dezake norbaitek?"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.