Espainiako futbolarien sindikatuak (AFE) eta Liga Profesionalak hiru orduko bilera egin dute gaur, hainbat "alderdi tekniko" eztabaidatzeko; bilerak ez du garrantzizko ondoriorik eman. Astelehenean berriz elkartuko dira: lau egunean egingo duten hirugarren bilera izango da.
Asteleheneko bilerako helburua hurrengo astebururako jokalarien greba bertan behera uztea izango da, hala Ligako bigarren jardunaldia jokatu ahal izateko. Asteburu honetan, lehen jardunaldia bertan behera geratu da, grebagatik.