finala

Afrikako estadiorik handiena

Soccer Cityn izango da mundialeko finala, Johannesburgon.

2010eko uztailaren 10a
09:26
Entzun
Johannesburgoko Soccer City estadioan jokatuko du Herbehereek eta Espainiak finala. Han hasi zen Hegoafrikako Munduko Kopa eta han amaituko da. 94.700 ikusle sartzen dira. Afrikako estadiorik handiena da, eta munduko handienetako bat.

1987an eraiki zuten, baina egungo estadioak ez du batere antzik ordukoarekin. Ia 20.000 lagun gehiago sartzen dira orain. Kanpoaldea ere berria da, eta ikusgarria, 65.000 metro koadroko kolorezko harlauzaz estalita baitago, Afrikako kolorezko kalabazen itxura izan dezan.

2007an hasi zituzten eraberritze lanak, eta bi mila lagun inguruk hartu dute parte; tartean, Damona Lavelle eta John Barrow estadioa diseinatu zuten arkitektoek. Joan zen maiatzaren 22an inauguratu zuten. Eraberritze lanen kostua ere estadioaren tamainakoa izan da: 250 milioi euro.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.