Beteranoak nagusi. Patxadak irabazi dio bizitasunari, eta hala gailendu dira Iera Agirre eta Maite Ruiz de Larramendi Laboral Kutxa Masterreko finalean. 22 eta 15 irabazi diete Olatz Arrizabalaga eta Naroa Agirreri, gaur Irunen (Gipuzkoa) jokatu den finalean.
Iaz, leku berean, pilota goxoarekin txapeldun izan ziren nafarrak eta aurten mistoarekin ere bikain moldatzen direla berretsi dute. Koronabirusak eragindako osasun egoeragatik, ohi baino txapelketa laburragoa izan da —final-laurdenak, finalerdiak eta finala—, eta horrek ezinezko egin du pilota gozoko lehia egitea.
Emozioa izan du gaurko finalak. Txapelketako bi bikote onenak izan dira lehian, Agirre eta Ruiz de Larramendi 9 eta 13 aurretik joan dira, baina akats asko egin dituzte gero.
Aurretik hirugarren posturako neurketa jokatu dute. Leire Garaik eta Oihana Orbegozok 18 eta 10 irabazi diete Irantzu Etxebeste eta Olatz Ruiz de Larramendiri.