Iker Agirresarobe Santurtziko patroiak hiru astez egon beharko du ospitalean, geldirik. Atzo, Plentziako Ikurrina jokatzen ari zirela, aldaka bere tokitik atera zitzaion arraunlariari.
Klubak azaldu duenez, lehenbailehen ebakuntza egin diote Gurutzetako Ospitalean Agirresarroberi.
Estropadan bertan atera zitzaion aldaka bere tokitik; ontzia norabide zuzenean jarri nahian ari zela gertatu zitzaion, eta traineruaren gainera erori zen. Arraunlariek arraun egiteari utzi zioten, eta Gurutze Gorriko kideak ontziraino joan ziren. Ezin zuten patroia itsasotik bertatik atera; beraz, immobilizatu egin zuten, eta ontziratze maldatik atera zuten.