futbOLA

Agirretxe, 2015era arte Realean

Klubak aurreko egunetan Prietori eta Elustondori luzatu die kontratua, eta hurrena Gonzalez, Zurutuza eta Aranburu lotu nahi ditu.

2012ko urtarrilaren 2a
21:17
Entzun

Realak gaur etxeko beste jokalari bat lotu du urte batzuetarako: Imanol Agirretxe. Hurrengo urtera arteko kontratua zeukan, eta 2015era luzatu dute bi parteek.

Denboraldi honetan Realeko golegile nagusia da Agirretxe, bostekin.

Aurreko egunetan Xabi Prietoren (2017) eta Gorka Elustondoren (2015) kontratuak luzatu ditu klubak.

Mikel Gonzalezi, David Zurutuzari eta Mikel Aranbururi luzatzeko ere asmoa du. Lehen biei 2013an bukatuko zaie, azkenari aurten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.