Agirretxe ez da utzita joango, oraingoz
REALA. Imanol Agirretxek Realean jarraituko du, oraingoz. Aurrelari usurbildarra Valladolidera joatear zen, utzita jokatzeko, baina Martin Lasartek atzera egin du, eta Agirretxe taldean geratzeko agindua eman dio zuzendaritzari. Arrazoia, Diego Ifran aurrelari uruguaitarra osatu ezinik dagoela oraindik ere, eta Lasartek ez duela beste aurrelari bat gabe geratu nahi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu