futbola

Agortu dira Athletic-Sporting Lisboa partidako sarrerak

Bihar gauean izango da Europako Ligako finalerdietako itzuliko partida, San Mamesen.

2012ko apirilaren 25a
18:07
Entzun

Athleticek 137 sarrera salgai ipini ditu gaur, Athletic-Sporting Lisboa Europako Ligako finalerdietako itzuliko partida ikusteko, eta guztiak agortu dira. Bihar jokatuko da itzulikoa, 21:05ean, San Mamesen (Espainiako C+). Joanekoan 2-1 irabazi zuen Sportingek. 

Europako Ligako finalera sailkatzeko aukeraren aurrean, Athleticek finalerako sarrerak eskatzeko epea zabaldu du, "UEFAren gomendioak betetzeko eta epe laburra kontuan hartuta". Finala maiatzaren 9an izango da, Bukaresten. Athleticek 9.000 sarrera izango ditu finalerako. Horietatik 7.650 klubeko bazkideentzat izango dira eta gainerako 1.350ak Athleticek erakunde, kirol elkarte, babesle eta laguntzaileekin dituen konpromisoentzat.

Noiz eta nola eskatu Europako Ligako finaleko sarrera

Larunbatera artean eska daiteke —larunbatean barne—, 08:00etatik 20:00etara: www.athletic-club.net webean edo 94 405 05 15 telefono zenbakira deituta. Informazio gehiago.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.