Pilota

Agortu dira binakako finalerako sarrerak

Atzo jarri zituzten saltzen eta gaur bukatu dira; 60 eta 130 euro artean balio zuten. Irujo-Goñi III.ak eta Olaizola II.a-Mendizabal II.ak jokatuko dute partida, hilaren 29an, Atano III.ean.

2009ko martxoaren 17a
13:05
Entzun
Atzo gauean jarri zituzten Lehen Mailako Binakako Txapelketako finalerako sarrerak salgai eta dagoeneko agortu dira. Atzo Asegarce enpresak jarri zituen saltzen -atzo bertan agortu ziren- eta gaur goizean Aspek -ordu laurdenean saldu ditu-. Kantxako sarrerek 130 euro balio zuten, goi harmailakoek 60.

Juan Martinez Irujo-Fernando Goñi Goñi III.a-k eta Aimar Olaizola Olaizola II.a-Oier Mendizabal Mendizabal II.a-k jokatuko dute finala, hilaren 29an, Donostian, Atano III.ean.

Iaz Olaizola II.a-Mendizabal II.a bikotea izan zen irabazlea. Irujok-Goñi III.ak, berriz, 2005ean irabazi zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.