Pilota

Agortu dira Irujo-Olaizola II.a finaleko sarrerak

Abenduaren 8an jokatuko dute Lau t'erdiko Txapelketako finala, Atano III.ean.

2008ko azaroaren 25a
13:09
Entzun
Juan Martinez Irujok eta Aimar Olaizola Olaizola II.a-k abenduaren 8an (astelehena; jai eguna izango da) jokatuko dute Lehen Mailako Lau t'erdiko Txapelketako finala, Donostian, Atano III.a pilotalekuan, eta sarrerak dagoeneko agortu dira. Gaur atera dituzte salgai. Kantxako sarrerak, esaterako, 120 euro balio ditu.

Irujok eta Olaizola II.ak igandean lortu zuten txartela, Gasteizen -Ogetan-, bien arteko partidan. Aurrenak partida irabazi beharra zeukan finalean izateko eta bigarrenak gutxienez sei tanto egin behar zituen. 22-17 irabazi zuen Irujok.

Augusto Ibañez Titin III.a da gaurko txapelduna lau t'erdikoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.