Gaur Athleticek 3.000 sarrera jarriko ditu salgai Sporting Lisboaren aurka Portugalen jokatuko duen partidarako eta taldeak jakinarazi du denak agortu direla. Hilaren 19an jokatuko da partida. San Mamesko leihatilak 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00etara ireki dituzte.
Goizean, klubak jakinarazi du sarrera bat hartu ahal izango dela bazkide txartel bakoitzeko, eta, gehienez, lagun bakoitzak bi txartel eskuratu ahal izango ditu. 1.412 sarrera 65 euroan salduko dituzte, eta 1.588 sarrera, 55 euroan.
Athleticek 3.800 sarrera jaso ditu, guztira, eta horietatik 400 Iberia Bidaiak-erako izango direla jakinarazi du klubak. Beste 400 sarrera Athleticek eta Athletic Fundazioak izango dituzte eskuragarri, kirol eragile, erakunde eta babesleen artean banatzeko.