Kirola

Agur hogei urteko borrokari

Rioko Olinpiar Jokoetako sailkapenetan hartu zuen erabakia Maider Undak.

Maider Unda, Londresko Olinpiar Jokoetan. JONATHAN BRADY / EFE
2016ko azaroaren 9a
08:16
Entzun

Borrokan lehiatzeari uztea erabaki du Maider Undak (Gasteiz, 1977). Gorenean jardun da hogei urtean, eta ibilbide oparoa izan du. Nabarmenena Londresko Olinpiar Jokoetan lortutako brontzezko domina, 2012an. Bere bizitzako beste esparru batzuek borroka baino garrantzi handiagoa hartu dutela adierazi du Basque Teameko borrokalariak gaur emandako prentsaurrekoan.

«Erabakita neukan azken olinpiadetako sailkapen borroken ondoren uztea», argitu du Undak. Kirolak berak pertsona gisa hezten lagundu diola nabarmendu du. «Eskerrik beroenak bidaltzen dizkiet bidean lagundu didaten guztiei».

Ibilbide oparoa izan du borrokalariak. 2012an, brontzezko domina lortu zuen Londresko Olinpiar Jokoetan. Ez da izan haren ibilbideko sari bakarra, ordea: 2008an, Pekingo Jokoetan bosgarren postua erdietsi zuen; Munduko Txapelketan, berriz, brontzea, 2009an. Horrez gain, Europako Txapelketan, zilarra eskuratu zuen 2013an, eta brontzea 2009an eta 2010ean

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.