Aimar-Felix irabazle Urrezko Xisteran
ZESTA PUNTA. Aimar eta Felix osaba-ilobak eroso nagusitu ziren herenegun Berriatuan, Urrezko Xisterako finalean, Lander-Joakin bikoteari 35-22 irabazita. Partida hasieratik nagusi izan ziren garaileak, eta bigarren urtez jarraian lortu zuten garaikurra. Felixek zortzigarren aldiz jantzi zuen Urrezko Xisterako txapela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu