Nagusi da Aimar Olaizola Olaizola II.a lau t'erdikoan (ere), eta Ogetako finalean berriro erakutsi du, 22-9 hartu duelako mendean Oinatz Bengoetxea Bengoetxea VI.a. Erraz eraman du txapela, seigarrenez eraman ere, 2002, 2004, 2005, 2008 eta 2011 ere irabazi zuelako.
Ez du apenas istoriorik izan finalak. Izan ere, Olaizola 13-0 joan da irabazten. Dena sartzen zitzaion, eta Bengoetxea urduri eta ezinean zebilen. Bengoetxeari ondoren gauzak hobeto atera zaizkio, erasokorrago jokatu du, eta 16-7 jarri da, baina berandu zebilen. OIaizolak bere lehen tantoa 14-3koan galdu du.
Partida osoan "zentratuta" egon dela esan du finalaren ostean txapeldunak. Bengoetxeak kontrakoa adierazi du: "Ez naiz zentratu, eta horrela ezinezkoa da Olaizolari irabaztea".
Partzialak: 13-0, 13-2, 14-5, 16-7, 20-8, 22-9.
Aimar Olaizola
- Jaioteguna: 1979ko azaroaren 13a.
- Jaioterria: Goizueta (Nafarroa).
- Altuera: 1,83 metro.
- Pisua: 88 kilo.
- Garaipen zerrenda: Buruz buruko txapeldun (2005, 2007 eta 2012); binakako txapeldun (2008 eta 2011); lau t'erdiko txapeldun (2002, 2004, 2005, 2008, 2011 eta 2012); Nafarroako lau t'erdiko txapeldun (2005, 2007 eta 2009); buruz buruko txapeldunorde (2003, 2006, 2009 eta 2011); binakako txapeldunorde (2003, 2006 eta 2009).