Pilota

Aimar Olaizolak atzeratu egin du igandeko partida

Bronkitisa duela eta, goizuetarraren eta Retegi Biren arteko final-laurdena hurrengo astean jokatuko da.

Olaizola II.a, Buruz Buruko Txapelketaren aurkezpenean. L. JAUREGIALTZO, ARP
jon eskudero
2014ko maiatzaren 23a
13:02
Entzun

Atzoko pilota aukeraketan normal aritu zen Olaizola, baina ez dago partida jokatzeko moduan. Donostiako Atano III.a pilotalekuan ziren jokatzekoak, baina hurrengo asterako data zehaztu gabe dago oraindik, eta ikusi egin beharko da enpresek zer erabakitzen duten.

Gauzak hala, asteburu honetan final-laurdenetako kanporaketa bakarra jokatuko da, bihar Irujo eta Beroiz ariko baitira aurrez aurre, Iruñeko Labriten. Hurrengo astean bi partida izango dira: Xala Idoateren aurka, eta Olaizola II.a Retegi Biren kontra. Urrutikoetxea finalerdietan dago jada. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.